YunoHost 2012az geroztik da, eta, funtsean, boluntarioek garatzen dute merkataritza-sektoretik kanpo.
YunoHost proiektua apala da darabiltzan baliabideei dagokienez, baina anbizio handikoa: bai bere aktibismoagatik, bai diseinu teknikoagatik eta interfazeagatik, baita gure katalogoko ehunka aplikazioak paketatzeko eta mantentzeko behar den iraunkortasunagatik ere.
Guk bezala, proiektuaren iraunkortasuna bermatu eta agindutakoa betetzeko eboluzionatu dezala nahi baduzu, eta komunitatea zaintzeko aukera eman nahi badiguzu, hemen eman dezakezu dohaintza!
🧡 Thank you, the campaign for 2025 is a success! 🧡
I still want to give to YunoHost:
Zergatik babestu YunoHost 2025ean?
YunoHost irabazi asmorik gabeko proiektua da, Internet deszentralizatuaren alde egiten duena, pribatutasuna errespetatzen duten eta ahalik eta pertsona eta kolektibo gehien (ber-)ahalduntzen dituzten teknologia ireki, elkarreragile eta soilekin.
Horretarako, 28.500€ bildu nahi ditugu aurten, honako hiru helburuen artean banatzeko:
1. Babestu baliagarria zaizuna 5.500 €
Dohaintzak batez ere gaur egungo sistema mantentzeko erabiltzen dira, bereziki azpiegitura kostuak ordaintzeko (YunoHost zerbitzuak eta zereginen automatizazioa) eta taldeari gutxienez urtean behin biltzeko aukera emateko.
2. Dinamizatzailearen postu iraunkorra 12.000 €
2024ko erdialdetik, YunoHost-en eguneroko garapenean parte hartzen duen taldeak dinamizatzaile (“stirrer”) baten beharra sumatu du kolektiboaren administrazioaz eta ongizateaz arduratzeko, baita bere kanpo harremanetarako ere. Pertsona berri hori laguntza handia izan da guretzat ordutik, eta, hori dela-eta, dohaintza gehiago behar ditugu funtsezko postu horri eusteko.
3. Bultzatu garapena 11.000 €
Eskala handiko garapen berrien argitalpena, funtsean, laguntzaileen erabilgarritasunaren araberakoa da. Aurrekontuak ahalbidetzen badu, taldeak zenbait garapen ordaindu nahiko lituzke, kolaboratzaileek denbora profesionala libra dezaten, horiek gauzatzeko.
2025eko kanpainaren egoera
- Dohaintza errepikakorrak:
- Aldi baterako dohaintzak:
YunoHost 2024an

Proiektua
- 14 urte Interneten
- aldiro aktiboak diren hamabost garapen-kolaboratzaile inguru
- urtean gutxienez 250.000 €-ko balioa izan lezakeen borondatezko lana, ordainduz gero
Komunitatea
- ~10.000 instantzia 77 herrialdetan
- 130 ohizko edo noizbehinkako emaile
- 8.700 kontu baino gehiago proiektuaren kanaletan (git, foroa, txata)
- 15 hizkuntza baino gehiagotan
Softwarea eta ekosistema
- 540+ app katalogoan (historia labur bat)
- core + aplikazioak) 760 Git kode-biltegi (
Zertara bideratzen dira dohaintzak?
Zuen dohaintzek gure independentzia bermatzen dute: 2024an gure diru-sarrera osoa osatzen dute.
Diru-sarrerak
Azken urteetan, 15.000 euro ingurukoak izaten ziren dohaintzak urteko, partikularrenak batez ere.
2021 eta 2023 artean, proiektuak NLnet fundazioaren eta CodeLutin enpresaren dirulaguntzak jaso zituen, guztira 15.000 € ingurukoak, proiektuaren 4. eta 11. bertsioetarako ezaugarriak garatzeko erabili zirenak. Dirulaguntza berriak eskatzen ditu taldeak aldiro.
Horrez gain, YunoHost-ek jenerotan egindako dohaintza garrantzitsuak jasotzen ditu, zerbitzari edo banda-zabalera gisa, irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuetatik eta web-enpresa independenteetatik, hala nola Globenet, Gitoyen, TetaNeutral eta Octopuce enpresetatik.
Jenerotan egindako dohaintza horiek ez daude irudikatuta beheko grafikoan.
Gastuak
2022 eta 2024 bitartean, kolektiboak 12.500 € inguru gastatu zituen urtean.
2025. urtean, kolektiboarentzako dinamizatzaile ("stirrer") postua sortzeak 12.000 €-ko gastu gehigarria ekarri du. YunoHost-ek nahiko luke proiektuarentzat eta bere komunitatearentzat garrantzitsuak diren ezaugarriak garatzeko finantza-ekarpenekin jarraitu ahal izatea. Hortaz, 2025erako aurreikusitako aurrekontua 28.000 euro ingurukoa da.
Proiektuaren gastua honako kategoriatan banatzen da:
- Garapena: proiektuaren garapenari eta mantentzeari lotutako finantzaketa puntuala, jasotako diru-laguntzei zein dohaintzei esker. Kontuan hartu behar da, hala ere, kopuru hori hutsaren hurrengoa dela taldeak egiten duen borondatezko lanarekin alderatuta.
- Azpiegitura: proiektuak erabiltzen dituen tresnak ostatatzeari dagokio, hala nola webgunea, dokumentazioa, foroa, tresna teknikoak, etab. Gastu horren zenbatekoa 2025ean murriztu beharko litzateke, adiskidantzazko ostatatze-hornitzaile batera migratu ondoren.
- Ekitaldiak: taldea ekitaldietara joan ahal izateko gastuak (adib. JdLL) eta urtean behin leku berean elkartzea funtsezko gaietan elkarrekin lan egiteko.
- Kolektiboaren laguntzailea: kolektiboaren administrazioa errazteko, dinamizatzeko eta koordinatzeko lanei esleitutako konpentsazio ekonomikoa. 2025ean sartutako gastu-mota berri bat da, kolektiboak erabakitakoa, alderdi horietara bideratutako pertsona bat izateko beharra dela-eta (“stirrer”).
- Kuotak eta bestelako gastuak: proiektua babesten duten beste kolektibo batzuei egindako banku-karguak edo dohaintzak.
Bide- eta amets-orria
Ibilbide-orri hau argitaratzen dugu zer garatu asmo dugun argiago emateko. EZ da promesa bat, boluntarioen eskuragarritasunaren eta energien araberakoa baita. Beraz, edozein unetan alda daiteke.
Dohaintzei buruzko galdera orokorrak
Zerga-kengarria izango al du nire dohaintzak?
Une honetan ez dugu ematen dohaintzaren ordainagiririk kengarri fiskalerako . Hala ere, dohaintza-ordainagiriak jaulki ditzakegu zure kontabilitate-helburuetarako.
Nire dohaintza ez da YunoHost-era bidaltzen, Support Self-Hosting elkartera baizik. Normala al da hori?
Bai, Support Self-Hosting da YunoHost proiektua dohaintzak kobratzeko eta gastuak ordaintzeko gaitzen duen elkartea.
Support Self-Hosting elkarteko kide izan naiteke?
Ez: elkarteko kideak kooperatiba bidez aukeratzen dira. Ez dugu uste Support Self-Hosting elkarteko kide izan behar duzunik YunoHost proiektuan parte hartzeko.
Edonor etor daiteke gure proiektu gehienetan laguntzera, eta ahal dugun guztia egiten dugu boluntarioak hartzeko.
Ezin dut dohaintza errepikakor bat egin, baina YunoHost babestu nahiko nuke. Zer egin dezaket?
Eskerrik asko zure laguntza eta konpromisoagatik.
Dohaintza puntual bat egin dezakezu zuzenean donate.yunohost.org orritik.
Hilero egiteko dohaintza bat programatu dut, baina zenbatekoan hanka sartu dut edo aldatu nahiko nuke. Nola egin dezaket?
Ezin dugu aldatu etorkizuneko zordunketen zenbatekoa.
Baina aurreko dohaintza bertan behera utz dezakezu, eta beste bat hasi, gure donate.yunohost.org orrialdeko “Kudeatu zure hileko dohaintza” estekaren bidez.
Une honetan dohaintza errepikakor bat egiten ari naiz, baina nire kreditu-txartela iraungi egin da. Zer egin behar dut?
Normalean, zure dohaintza errepikarkorra automatikoki eteten da zure txartela desaktibatu ondoren.
Zure banku-datuak Support Self-Hosting-ekin eguneratzeko, bete ezazu donate.yunohost.org orriko formularioa, zure lehen dohaintza balitz bezala.
Nire erakundeak ez du kreditu-txartelik, baina dohaintza bat egin nahi nuke. Nola egin dezaket?
Gurekin jar zaitezke harremanetan IBAN zenbakia eman diezazugun banku-transferentzia bat egiteko.
Dohaintza errepikakor bat geldiarazi nahi nuke. Zer egin dezaket?
Zure dohaintza ezeztatu dezakezu gure donate.yunohost.org orrialdeko “Kudeatu zure hileko dohaintza” estekaren bidez.